HERRITARREN PARTE HARTZE PROZESUA BIURRUNGO JAI-EDER PLAZAREN URBANIZAZIO PROIEKTURAKO
Biurrungo Jai-Eder plaza eraldatuko dute, udaletxearen eraikina berritzeko lan berriei esker. 2023aren amaieran ekipamendu berri honen diseinua bukatutzat eman zen, Kale Nagusian mantendu arren, bertara egokitu eta lekuz aldatuko dena, plazan espazio berri bat sortuz.
Orain, 2024an, eta Nafarroako Gobernuaren diru laguntza bati esker, espazio publikoa urbanizatzeko proiektua burutuko da. Diru-laguntza horrek aukera ematen digu parte-hartze eredu bat erabiltzeko (beste diru-laguntza batzuek, bere izaeragatik, ez dute horretarako aukerarik ematen), eta, plaza belaunaldien arteko topaleku eta elkarbizitzarako lekua izango dela kontuan hartuta, Udalak auzokideen iritzia ezagutu nahi du, plaza berriak nolakoa izan beharko lukeen jakiteko.
On-line bidez parte hartu urriaren 14ra arte edo aurrez aurreko saio hauetan:
- 1. saioa: DIAGNOSTIKOA. Urriaren 3an, osteguna, 19:00etan, udaletxean.
- 2. saioa: PROPOSAMENAK. Urriaren 9an, asteazkena, 19:00etan, udaletxean.
Zure parte-hartzea funtsezkoa da proiektuak arrakasta izan dezan. Eskerrik asko!